Aste honetan behin ez, BITAN gertatu zait pertsona oso erakargarri batekin ligatu izanaren ilusioko puntu gorenean egotea, eta ustekabean gustuko ez nauela aurkitzea, dezepzioaren zuloan eroriz. Uau! Mendi errusiarraren zirrara.

Xalbadorrek esan zuela uste dut: "Aunitz maite duenak aunitz sofritzen du". Beno, nik erranen nuke arranoak bortüetan bezala hegaletan ibiltzeak (ikus taldearen deskribapena), asko maitatzea dakarren bezala, kalabaza uzta ere handitzen duela. Eta hori ere ikas daiteke: alegia, ezetzak ere umore onez eta kiroltasunez hartzea.

Nik behintzat, ezetzetan eskarmentu handia dut (ez bainaiz Adonis bat), eta pasarte lotsagarriren bat kenduta, gehienekin oroitzapen ona dut. Ona! Hitz egiteko modu bat da noski, ez baita gozoa gustatzen zaizun pertsonarekin ezin enroilatzea. Baina behintzat, une hunkigarri bat elkarrekin bizi izana, eta lagun bezala ondo geratzea.

Zuek ondo moldatzen al zarete zuen ex-ekin? Edo kalabaza-emaleekin?

  • Abaraska@lemmy.eus
    link
    fedilink
    euskara
    arrow-up
    3
    ·
    edit-2
    1 year ago

    Kaixo, Unx. Administratzailea naiz. Eskerrik asko foroetan parte hartzeagatik. Etiketa arauak ditugu eta horien arabera bidalketa batzuk NSFW marka izan behar dute. Mesedez, datozen 24 orduetan editatu ezazu bidalketa hau eta NSFW marka jar iezaiozu (edo irudia kendu), bestela bidalketa ezabatu beharko dugu.

    Eskerrik asko berriz parte hartzeagatik eta barkatu eragozpenak.