Atzo gauean UEUren Bekaduna web telesailaren hirugarren atala ikusi nuen: https://www.unibertsitatea.net/blogak/ueu-mintegia/2022/06/01/bekaduna-3-atala-zuzendaria/
Bertan Ximonek izenburuan jarri dudan galdera egiten du: zein da eskerrik askoren -rik horren jatorria?
Mastodon.eus-en Protoeuskalduni galdetu nion eta hona hemen bere erantzuna, interesgarria irudituko zaizuelakoan:
Erantzun laburra:
Garai batean asko-k partitiboa (-rik) eskatzen zuen:
- Gomizek asko lagunik (Arrasateko erreketa)
- Berak-ere erraiten drauku ezen hura dela ogi bizia […], eta berze hunelakorik asko. (Leizarraga)
- Eozen begi ederrik asko aren aldean jarririk. (Lazarraga)
Partitiboaren jatorrizko balioa ablatiboa da (= ‘nondik’), eta alderatu daiteke pluraleko forma berriagoen erabilera honekin: “haietarik~haietatik bat/asko…”.
Erantzun luzea: https://sci-hub.se/https://doi.org/10.1515/9783110346060.323
You must log in or register to comment.