Berriki @xabik bere mugikorra irekitzea lortu duela kontatu du eta horrek berpiztu dit nireari bateria berritzeko asmoa.
Samsung Galaxy S8 bat da, 2017an merkaturatuta baina nik berregokitutakoak saltzen dituen horietako webgune batean erosia 2020ean. Mugikorrarekin oso gustora nago eta ez nuke aldatu nahi, baina bateria motz geratu zaio ia hasieratik (aldatu nion, baina ez nuen apenas hobekuntzarik somatu) eta azken aldian egun erdia baino gehiago ozta ozta egiten du, eta apenas erabiltzen ez badut bakarrik.
Galdera batzuk sortzen zaizkit:
- Modelo honetarako orain erositako bateriak… berriak izango dira, ala apal batean zain egon dira 2017-2018tik? Lehen aldiz bateria aldatu nionean ia alderik ez nabaritzearen azalpen hau irakurri nuen nonbait… Logika du (nire ulermen mugatuan), nahiz eta orain jarri, 5-6 urte baldin baditu bateriak, degradatuta egotea baita ere. Zer uste duzue? Baliteke, ala mereziko du hala ere, orokorrean, bateria aldaketa saiatzea?
- Azken aldian denda batera eraman nuen aldaketa egitera. Bateriak kostatzen zuena baina pixka bat gehiagogatik, lana eginda… ez nintzen ausartu nik egitera, atzeko karkasa despegatu eta gero pegatu beharra, sensoreren bat hondatu edo berriz ondo ez jartzeko arriskua etab. Gomendatzen duzue norberak egitea? Edo/eta ezagutzen duzue horrelakoak egiten dituen denda gomendagarririk Donostian?
LineageOS jarri nahi diot baita ere, eta bi gauza horiekin (bateria + SE berriarekin) espero dut beste urte pare bat irautea. Eskerrik asko aldez aurretik!
You must log in or register to comment.