Luberriren 18.04 bertsioa daukat ordenagailu batean eta 20.04-ra eguneratu nahi nuke, baina sistema osoa ezabatu eta berriz istalatu beharrik gabe, ahal dela sistematik bertatik.
Behin azaldu zitzaidan mezu bat bertsio berri bat bazela jakinaraziz, baina ez dakit zer egin nion eta ez dut lortzen berriro ere agertzea. Argibideetan hutsetik instalatzea bakarrik aipatzen da, ez bertsio-berritzea.
/home
karpeta aparteko partizio batean daukat. Pistarik? Eskerrik asko!
You must log in or register to comment.