Amama Eluren errezeta da hau
Osagaiak:
- Udare-tomate ondo helduak, nahi adina kilogramo. 20kg-rekin 3 etxetarako urte osorako iten zun amamak.
- Lapikoa
- Tomate-prentsagailua
- Tomateak zati handitan moztu, tomate laurdenetan edo.
- Lapikoa tomatez bete eta oliba-olio zurrusta on bat bota, lapikoa ez erretzeko.
- Lapikoa sutan jarri tapaz estalita. Hasieran sua altu tomateek ura askatu dezaten. Noizbehinka tomateak nahastu hondoan ez itsasteko.
- Ura mamiaren alturara iristean, ura kendu eta berriz berotzen utzi. Prozesua errepikatu likidoa lodiagoa izan arte (neurria esperientziaz hartzen zaio).
- Egosteko ordua. Presiopeko lapikoarekin, 20-30 minutuz egosi. Ohiko lapikoarekin, ordubete inguruz.
- Bitartean erabiliko dituzun poteak jaboiez garbitu.
- Beharrezko denbora pasatakoan, egositako tomateak prentsagailutik pasa. Galbotak¹ berriro ere pasa pare bat aldiz, erabat zukutu arte.
- Poteak goraino bete tarte txiki bat utziz (tapa ikutu ez dezan) eta hozten utzi, tapa irekita. Bestela hartzitu ingo da.
- Hotzagoak egotean, tapaz ondo itxi. Lapikoaren hondoan trapu bat jarri eta gainean poteak sartu, elkar asko ikutu gabe. Maria bainutan egosi, presiopean 25-30 minutuz. Presiogabekoarentzako denbora ez dakit, ordubete seguruenik.
- Denbora igarotakoan, egunkari paper baten gainean hozten utzi. Une honetan, beiraren berotasuna dela eta, hausturei oso sentiberak dira, beraz tantuz ibili eta behintzat epeldu arte hozten utzi.
Disfrutatu eta ikasi zuen zaharrengandik!
1: Galbotak, galautsak, galtxikinak; granza gazteleraz: Azal eta haziez osatutako soberakinak.
You must log in or register to comment.