Aurreko batean Zumalakarregi abizena eta -egi atzizkiari buruz ikasi nuen. Bolbora egiteko ona den landareaz gain, gaztelaniara “Loma” gisa zegoen itzulita bigarren zatia.
Elhuyar hiztegian agertzen denez, gailur edo malda izan daiteke hegia. Edo ibai ertza. “Bakoitzak bere hegia” ikusi izan dut, “h” eta guzti idatzita. Bakoitzak bere ikuspegia duela izango da, ezta? Hara, hortxe atzizkia berriro: ikus+hegia
Gaztelaniaz ere, rival hitzak jatorri antzekoa du, ikuspegia baino, norgehiagoka jarrera nabarmenduz. Rivalidad, uraren gaineko eskubidea nork duen norgehiagoka.
Azken paragraforik ez, euskal gazteen arteko zatiketei buruz. Nor naiz ni, jendeari esateko nola jokatu. Bakoitzak bere hegitik, guztion alde aurrera!
You must log in or register to comment.