- cross-posted to:
- sl_zalantzak@lemmy.eus
- cross-posted to:
- sl_zalantzak@lemmy.eus
Kaixo! Oroitzen duzue Oiartzunen egin genuen Linux Party edo Software Libre Jaia? Gurpil bat zela esan genuen… eginda bigarrena!
Albizturko udalaren eraikinean egon gara, bertako guraso batzuen eskariz, eta honakoak egin ditugu:
-
Aneren Lenovo eramangarria: 64bit, 8 GB RAM, i3, UEFI, 1000 GB disko gogorra. Ubuntu 22.04 jarri diogu
-
Mariren Toshiba eramangarria: 32 bit seguru aski (2002ko Windows XP dauka), 2 GB RAM, i core 2 duo GB, 12 GB disko gogorra. Linux Lite jarri diogu eta ez zuen euskaraz ikasi nahi hasieran, baina konbentzitu dugu.
-
Deliaren umeek torturaturiko Samsung gaixoa: 64 bit zela uste genuen, baina 32 bit seguru aski, 4 GB RAM, intel core 2 duo, 150 GB disko gogorra Linux Lite jarri diogu.
-
Aneren ahizparen portatila (pantaila puskatuta, erabaki beharko du konpondu edo ez).
-
Aneren senarraren amaren HP portatila: 64bit, 4 GB RAM, AMD E1-2100 APU with Radeon, UEFI, 1000 GB disko gogor. Ubuntu 22.04 jarri diogu, bi ahizpek gauza bera izan dezaten eta elkar laguntzeko.
-
Deliaren ordengailuan (Ubuntu zeukan dagoeneko) TxikiLinux edo/eta Luberri jartzeko denborarik ez digu eman. Konponbidea izan da berak ikastea USB live moduan probatzen gauzak.
Hurrengo baterako gelditu dira:
-
Mikelen Fairphone 3-ari Android normala kendu eta e/OS jartzea.
-
Mikelen Rpi 4-an zerbitzari edo holakoren bat jartzea.
-
Garbigunetik salbaturiko eramangarri bati linux jartzen saiatzea.
Eta hurrengoa noiz izango da? Bada… Ekainaren amaieran edo… zuk gaztetxe, eskola edo liburutegiko gela bat lortzen diguzun herrian!