Denbora daramazu software librean sartu nahian eta ez duzu pausoa ematen? Interneteko tutorialak ez dute zurekin funtzionatzen? Sistema pribatiboetatik aldentzea gustatuko litzaizuke, Ubuntu zure ordenagailuan nola instalatu ikasiz? Galdera horien erantzuna nahi izanez gero, Zuk Zeuk Egin Lab 2.0 hurrengo saiora joateko gonbita egiten dizugu.
Zure ordenagailua tailer praktiko honetara ekartzen baduzu, Ubuntu GNU/Linux sistema eragile librea nola instalatzen eta funtzionatzen duen ikasi ahal izango duzu. Horretarako, ez duzu aldez aurreko sistema eragilea desinstalatu behar, trantsizioa urratsez urrats egin nahi baduzu ere. Saioak iraungo duen 3 orduetan, alderdi teknikoa ikasteaz gain, software librearen baloreez eta bizi duen egoeraren inguruan hitz egin ahal izango dugu. Saioan Dabid Martinez, hacktibista, software librean aditua eta Soberania Teknologikoaren aldeko ekintzailea izango dugu lagun.
Saio hau formatu presentzialean egitearen aldeko apustua egin dugu, denok Dabidek adierazitako urratsak jarraitzen ditugula ziurtatzeko. Horregatik, zure tokia ziurtatzeko eta segurtasun-baldintzak betetzeko, idatz iezaguzu hezkuntza (abildua) euskadi.isf.es korreora. Anima zaitez eta elkarrekin jarraituko dugu aurrera!
- Saioa: GNU/Linux Install Party. Ekar ezazu zure ordenagailua eta pasa zaitez software librera
- Laguntzailea: Dabid Martinez
- Data: Apirilak 23, ostirala
- Ordua: 17:00-20:00
- Tokia: Abando Gizarte Etxea. Barrainkua kalea 5 (Bilbo)
- Hizkuntza: Gaztelania