Duela hiru hilabete inguru argitaratu zuen Ben Brownek shuttlecraft, ActivityPub zerbitzari (zerbitzarirako software) pertsonal bat.
Zerbitzari gehienek pertsona taldeak ostatatzeko helburua dute (adibidez Mastodon). Eta egon badauden arren baliabide gutxiago behar duten erabiltzaile gutxi batzuentzako zerbitzariak (GoToSocial esaterako), Shuttlecraft desberdina da, pertsona bakarrarentzat delako derrigorrez: domeinu bat = erabiltzaile bat.
Oraindik hastapenetan dago eta oinarrizko ekintzak burutu daitezkeen arren, ezin da multimediarik igo (bai ordea irudiak ikusi) eta ez da erabiltzeko erosoa ez baitago Shuttlecraftekin bateragarria den aplikaziorik (lanean ari dira konpontzeko).
Norberak bere zerbitzarian edo VPS batean instala dezake, baina Ben Brownek glitch plataformarako ere prestatu du, inolako ezagutzarik gabe bi minututan martxan jartzea ahalbidetzen duena.
Jakina, glitch erraza eta doakoa den arren, ez da deszentralizatua; edo hobe esanda guztiok erabiliko bagenu ez genuke deszentralizazioak muinean defendatzen duen single point of failure ekiditea lortuko. Baina Wildebeest ekin alderatuta erabat doakoa da (Wildebeestek 5 euro kobratuko dizkigu hilabetero irudiak ostatatzeko azpiegituraren truke, eta domeinuaren prezioa gehitu behar zaio).
Glitchek hilero 1000 konputazio-ordu emango dizkigu kreditu txartelaren zenbakiak eskatu gabe. Ordu gehiago erabili nahiko bagenitu proiektu bat baino gehiago dugulako —744 ordu dute 31 eguneko hilabeteek— ordaindu beharko genuke.
Proiektuak mugimendurik ez duela somatzen duenean, lozorroan sartu eta horrela geratzen da guk zerbitzaria berriro erabili arte. Eguneko ordu guztietan esna egotea behar badugu, ordaindu beharko genuke.
glitchek azpidomeinu bat emango digu ere. Norberaren domeinua erabiltzeko modua omen dago baina nik ez dut asmatu.
Demagun honek guztiak ez zaituela gogogabetu eta instalatu nahi duzula.
- Ben Brownen proiektuaren biltegiko estekan sakatu baino ez duzu.
- glitch irekiko zaigu, proiektuarekin. Lehenik eta behin proiektuaren izena aldatu behar dugu [Settings > Edit project details], hori izango delako azpidomeinuaren helbidea eta gure nortasuna.
- Ondoren .env fitxategia moldatu lau eremu gehitzeko:
- USERNAME
- PASS
- DOMAIN
- PORT
Hots, erabiltzaile izena, pasahitza, domeinua (proiektuaren izenarekin bat etorri behar dena) eta ataka (hutsik).
Hori da guztia.
Gure orrialdea bisitatzeko eta bidalketak argitaratzeko gure helbidera joan beharko gara: nik-zer-dakit.glitch.me/private eta lehen sortutako erabiltzaile eta pasahitzarekin sartu.
Abatarra eta goiburuko irudia aldatzeko:
- Assets dioen menuan igo fitxategiak [upload an asset]. Bertan agertuko dira eta euren gainean klik eginez gero, esteka luze bat ikusiko dugu, arbelera kopiatu beharko duguna.
- Ireki glitcheko terminala (leihoaren behealdean dago) eta idatzi:
nano .data/account.json
- Teklatuko geziak erabiliz nabigatu
actor > icon > url
etaactor > image > url
dioten kateetara. - URL hori arbelera kopiatu dugunarekin ordezkatu behar dugu. Lehenengoa abatarrerako da eta bigarrena goiburuko irudirako.
- Sakatu
ctl + o
aldaketak idazteko, ondoren intro aldaketak baieztatzeko, eta azkenikctl + x
editoretik irteteko - Badaezpada idatzi
refresh
eta sakatu intro terminalean. Kitto.
Ba omen dago biografia idazteko aukera, baina nik bio, note, description eta aboutekin saiatu naiz eta ez dut lortu.
eguneraketa: biografia idazteko summary izeneko eremua gehitu behar da .data/account.json
fitxategian. Nik “preferredUsername”: eremuaren ondoren gehitu dut.
Shuttlecraftek interfazean erabiltzen diren emojiak aldatzeko aukera ematen digu eta haratago joan nahi izanez gero, testuak euskaratu ditzakegu fitxategiak aztertuz [alboko menuko *.handlebars fitxategiak].
Kontuan hartu glitchen izenik eman ezean proiektua bost egunen buruan ezabatuko dela.
Laburbilduz, nik ez nuke ActivityPub zerbitzari nagusi gisa erabiliko, baina primerakoa izan daiteke probak egiteko edo esperimentatzeko.
glitch Stack Overflow webgune ezagunaren bultzatzailea da. Fastly enpresa estatubatuarraren produktuetako bat da, eta oso litekeena da datuak bertako zerbitzarietan gordetzea. Fastlyk CDN motako zerbitzuak eskaintzen ditu, CloudFlarek bezala [Wildebeest gogoratzen?].
Datuen kokapen geografikoa arazo izango ez balitz, edo nik neuk ostatatuko banu ere, funtzio/ezaugarri gutxiegi ditu une honetan beste aukera guztiekin alderatuz. Hala ere interesgarria iruditu zait.
45 Mb inguru RAM memoria behar ditu.
Shuttlecraftek MIT lizentzia dauka.