Kaixo!
Nire ustez bi audio liburu mota daude:
-
Ahots bakarra (izan esatari edo robot). Hauekin liburuak entzuten dira, buruan asko eraiki behar dugu, irakurtzen denean bezala.
-
Ahots ugari, aktore onak, efektu bereziak, soinu banda… Hauei ere audioliburu deitzen zaie, baina nire ustez film bat entzutea bezala da. Produkzio garestiagoak dira, noski.
Lehenengo motakoak gehiago gustatzen zaizkidan arren, bigarren taldekoak egiten dituen Graphic Audio gomendatu nahi nuke: https://www.graphicaudiointernational.net/
Brandon Sanderson idazlearen Mistborn liburu saga entzun nuen, adibidez, eta BIKAINAK iruditu zitzaizkidan.
You must log in or register to comment.