Modu askotan egin daitezke galletak. Normalean, gurina erabiltzen da, edo bestela, olioa. Baina, errezeta honekin ez dugu olio edo gurinik erabiliko!

OSAGAIAK

  • 340g irin
  • 125g yogur
  • 125g azukre (txuria ez bada hobe, kanabera-azukrea adibidez)
  • Arrautz bat
  • Goilarakada bat legami
  • Limoi arraildura edo banilla (nik biak bota nizkion)
  • Gatz pittin bat

PAUSOZ PAUSO

Gomendioa: Labea 10 minutuz, gutxi gorabehera, 180°C-tan berotzen utzi behar denez, errezetarekin hasi bezain laster piztea, bitartean masa egiten delarik.

  1. Kaiku batean yogurra eta arrautza nahasten dira, sardeska batekin nahiko, baina, irabiagailua erabil daiteke.

  2. Behin ondo nahastuta, azukrea, limoi arraildura edo banilla gehitzen da. Nahasten jarraitu. (Beste gomendio bat, aukerazkoa: almendrak ehotuta badituzu, masari gehi diezaiokezu)

  3. Gatza eta legamia gehitzen dira orain. Irina ere, baina, pixkanaka gehitzen joatea gomendatzen da.

  4. Dena homogeneoki ondo nahastuta dagoenean oratu eta zabaldu arrabol batekin beldurrik gabe. Mahaiean bertan egin daiteke, baina, gogoratu irin pixka bat zabaltzea aurretik mahaiean zehar, masa mahaira itsas ez dadin.

  5. Masa zabalik dagoela galletak moztu. Baso bat erabil daiteke, adibidez, oso erosoa da. Argazkian bezela, gainetik almendra ehotuak edo txokolatea jar ditzakezu.

  6. Galletak behin erretiluan edukita eta labea aurretik 10 minutuz gutxi gorabehera 180°C-tan egonda, barrura! Urreztatzen hasten direnean orduan izango da garaia galletak labetik ateratzeko.

Ez ahaztu denboratxo batean galletak hozten uztea!

Seguruenik, galleta begetalak ere egingo ditut, arrautzik gabe eta olioarekin. Egindakoan partekatuko dut errezeta ere, Errezeta Begetalak komunitatean.